Urriaren 4an, nekazaritza-sektorean ekintzailetza-ikastaroa
Lehen sektorearen etorkizuneko erronketako bat gazteak sektorean sartzea eta jardueraren profesionalizazioa eta kualifikazioa dira. Helburu horrekin, Hazik ekintzailetza-ikastaro bat programatu du nekazaritza-sektorean, Gazteneken laguntzak jasotzeko oinarri izan daitekeena.
148 orduko prestakuntza hau aurrez aurrekoa, online klaseen eta bisita teknikoen bidez planteatzen da. Sektorean ekiteko hainbat alderdi jorratuko dira, hala nola enpresa-proiektua, kudeaketa ekonomiko-finantzarioa, elikaduraren balio-katearen testuingurua, ekiteko trebetasun pertsonalak, nekazaritza-enpresentzako laguntza publikoak, marketin- eta merkaturatze-gaiak, pertsonen kudeaketa edo digitalizazioa, besteak beste.
Ikastaroa urriaren 4an hasiko da. Programa kontsultatu eta izena emateko, esteka honen bidez egin dezakezu.
