Cargando…
Foto manifestación Logroño

Urriaren 30ean, Errioxa JDKko sindikatuen manifestazio bateratua mahastizaintzaren sektorearen alde

Errioxa JDKko nekazarien elkarteak modu bateratuan aterako dira kalera datorren asteazkenean, urriak 30, Logroñon.

Gogoratzen diren kanpainarik txarrenetako bat amaitu ostean, ez uzta eskasagatik bakarrik, prezio baxuagatik ere. Mahastizaintza eta ardogintzaren sektoreak egungo krisiari aurre egiteko neurriak eskatzen dute.

Mobilizazioa goizeko 10etan abiatuko da Logroñoko Merkatu plazatik, Gobernuaren Ordezkaritzaraino.

UAGAk Arabako Errioxako mahastizaintzaren sektore osoa animatu nahi du parte hartzera Errioxako ardoaren etorkizun baten alde, sektorearen sendotasuna eta batasuna erakusteko.