Ekainaren 3a, frutikulturarako laguntzak eskatzeko epea
Aldundiak frutagintzaren inguruko laguntzetarako deialdia argitaratu du, fruta-arbolak landatzeko eta fruta-hazkuntzari buruzko aholkularitza teknikoa emateko. Hona hemen, laburbilduta:
Aholkularitza teknikorako laguntzak:
- 2023. urteko frutagintza arloko aholkularitza-gastuak (2023 urte osoa)
- Fruta-arbolen landaketak Araban egon behar du, eta nekazaritza-ustiategian inskribatuta egon behar du.
- Gehieneko gastu onargarria: 1.000 €/ urte.
Landaketarako laguntzak
- 2024/01/01etik aurrera hasitako landaketen gastuak, inbertsioak gauzatzeko eta justifikatzeko 2024/12/30era arteko epearekin. 2023ko irailaren 1etik aurrera hasitako landaketen gastuak onartuko dira 2023ko deialdian onuradun izan ez direnentzat.
- Gaitasun profesional egokia egiaztatzea: titulu akademikoa, fruta-arbolen sektorearekin lotutako 15 orduko nekazaritza-prestakuntza, fruta-ustiategietako lan-esperientzia.
- Nekazaritza Ustiategien Erregistroan fruta-sail bat inskribatuta edukitzea
- Frutagintza arloko aholkularitza emango duen teknikari baten kontratazioa egiaztatzea.
- Fruitu-laboreen landaketa berriak izatea edo aurrekoak handitzea, gutxienez 0,5 ha-ko azaleran, fruitu txikien eta olibadiaren landaketetarako izan ezik (gutxieneko azalera 0,2 ha).
- Diruz lagundu daitekeen inbertsioa 80.000 €-koa izango da gehienez, eta 1.500 €-koa gutxienez. 3 ha-tik gorako landaketen kasuan, gehienekoa 150.000 €-koa izango da.
Eskabideak aurkezteko epea ekainaren 3ra arte dago zabalik, eta egoitza elektronikoaren bidez edo AFAren Erregistro Orokorrean aurkez daitezke (pertsona juridikoak eta nortasun juridikorik ez duten erakundeak, egoitza elektroniko bidez). Hemen kontsulta ditzakezu deialdiaren oinarriak, eskabide-inprimakiak eta aurkeztu beharreko dokumentazioa. Edozein zalantza argitzeko, AFAko teknikariekin zuzenean jar zaitezke harremanetan (945181818):
- Gaizka Jauregi (luz. 52500)
- Sergio López de Ullivarri Tojal (luz. 52060)
