Cargando…

UAGAko arto kolektiboaren batzarra otsailaren 3an

2025eko kanpaina amaitu ondoren eta etorkizuneko kanpainan arreta jarrita, kolektiboaren lan ildo berriak zehaztuko dira. Garraio-eredu berria eta mikrosiloen zerbitzua dira 2026ko kanpainaren berrikuntza nagusiak.

2025eko kanpainari dagokionez, udaberria bereziki euritsua izan zen eta ereiteko zailtasuna oso nabarmena ekarri zuen. Honen eraginez oso garapen irregularra izan genuen. Hala ere, beste behin ere, nekazarien eta abeltzainen arteko akordioa ekonomikoki oso onuragarria izan da bi aldeentzat. UAGAko nekazariek, kostu guztiak deskontatu ondoren (uzta biltzeko makina, bururakoa…) 51 € tonako jaso zituzten. Bestalde, abeltzainek kalitate oso altuko artoa izan zuten eta prezio oso onuragarri batean 76 €/ tn etxean jarria (garraioa, analitikak… barne).

Prezio horiek oso lehiakorrak dira eta UAGAren kolektiboaren indarra erakusten dute; izan ere, kalitate handiko artoa hazteaz gain, kolektiboko nekazari eta abeltzainak oso pozik daude funtzionamenduarekin.