Cargando…

Azaroaren 22an, otsoak abeltzaintzain ustiategietan duen eraginari buruzko txostena aurkezteko jardunaldia

Datorren ostiralean, abenduaren 22an, UAGAk, Abererekin lankidetzan, otsoak Arabako abeltzain ustiategietan duen eragin ekonomikoa aztertzeko egindako txostena aurkezteko jardunaldi bat antolatu du.

Azterlanean kontuan hartu dira presentzia gehien jasan duten erabilera publikoko mendi inguruak (Gibijo, Bajerro, Salvada, Gorbea eta Badaia mendilerroak). Otsoaren presentziak dakarren dedikazio gehigarria aztertu da, bai zaintzari dagokionez (dedikazio-orduak, kilometrajea, prebentzio-neurriak ezartzea, maneiua aldatzea, mastinak zaintzea…), bai erasoen kudeaketari dagokionez (balorazioa, kalte-ordainak, etab.)

Jardunaldia abeltzaintza-elkarteei eta abeltzaintza-ustiategiei zuzenduta dago. Arkautiko zalditegietan egingo da, goizeko 12:30ean. Zure zain gaude.