Jantokien proiektua ezagutarazteko informazio batzarra Martxoaren 12an
Martxoaren 12an goizeko 12etan, UAGAk informazio bilera bat deitu du bere egoitzan, jantoki komunitarioak hornitzeko proiektuaren berri emateko parte hartu nahi duten ekoizleentzat edo interesa duen beste edozein ekoizleentzat. Bertan, prezioak, eskatutako produktuak eta proiektu osoaren antolaketa azalduko dira. Gainera, sindikatuak logistika guztia egiteko alokatu duen pabiloia bisitatuko dugu.
Horrelako proiektu honetan interesa izan dezaketen afiliatu guztiei bilerara joateko eskatzen diegu, informazio zuzena jaso dezaten.
