Cargando…

Martxoaren 12an, jantokien proiektua ezagutarazteko informazio batzarra

Duela gutxi jakinarazi dugunez, abian da Aldundiaren gazte aterpetxeen sareko jantokiei tokiko produktuak hornitzeko proiektua eta hasi dira lehen produktuak eramaten.

Orain, ekoizle gehiagok proiektuarekin bat egin ahal izango dute, elikagai barietate handiagoa eta jantoki gehiago hartu ahal izateko. Martxoaren 12an, goizeko 12etan, UAGAk bilera informatibo bat deitu du parte hartu nahi duten ekoizleei proiektuaren berri emateko. Bertan, prezioak, eskatutako produktuak eta proiektu osoaren antolaketa azalduko dira. Gainera, sindikatuak proiektuaren logistika guztia egiteko alokatu duen pabiloia bisitatuko dugu.

Horrelako proiektu batean interesa izan dezaketen afiliatu guztiei bilerara joateko eskatzen diegu, informazioa jaso dezaten.