Mobilizazioa Ekainaren 1ean: Arabako abeltzaintza eta nekazaritza sektore estrategikotzat hartzeko
UAGAk, Araba Bizirik eta Bionekazaritza, lurraldearen eta lehenengo sektorearen aldeko mobilizazio berri bat deitu dugu ekainaren 1erako. Ostegun honetan, deialdia aurkeztu dugu prentsaurreko baten bidez. Lurraldea erabateko zaurgarritasun egoera batean dagoela ohartaraziz; izan ere, behin betiko okupazio eta degradazio dituen ingurune naturala eta landa-gunea hautsiz. Hemen kontsulta dezakezu gaur egun planteatutako proiektuen mapa
Ziur gaude proiektatzen ari diren instalazio berriztagarrien helburuak, ez duela zerikusirik ingurune naturalarekiko errespetuarekin, deskarbonizazioarekin eta pertsonen beharrekin. Energia-enpresa handien onurarako, negozio-iturri berriak garatzeari baino ez dio lehentasuna ematen.
Enpresa horiek sortutako egoeraren larritasuna eta erakundeen adostasuna ikusita, hiru erakundeok mozio-proposamen bat erregistratu dugu Batzar Nagusietan Lurralde Orekaren eta Lurralde Antolamenduaren Batzorderako. Arabako Lurralde Historikoko nekazaritza eta abeltzaintza jarduerak estrategikotzat jotzeko eta horrela, nekazaritza-lurra babesteko helburuarekin.
Nazkatuta eta aspertuta gaude gure bizimoduaren amaiera oso gertu sentitzeaz, eta ondorioz, Arabako landa inguruaren hilzoria sentitzeaz. Nekeza da ikustea nola garrantzi handiagoa ematen zaion energiaren merkantilismoari eta megaindustrien onurei, benetako elikadura subiranotasuna sortu eta kontzejuetan oinarritutako Arabako kulturari eusteari baino.
Horregatik, egoera hori aldatzen ez den bitartean, gure helburua lortu arte mobilizatzen jarraituko dugu. Batu zaitez Gasteizen ekainaren 1ean egingo den mobilizaziora!
