EHNEk ardi latxaren esnearen prezio baxuez ohartarazi du eta Katearen Legea betetzeko eskatu du
EHNEk prentsaurrekoa eskaini du aste honetan Idiazabalen eta Erronkarin latxa esnearen ekoizleek bizi duten egoera zailaren berri emateko. Izan ere, esnearen prezio baxuek ez dituzte ekoizpen kostuak betetzen.
Enpresa batzuek 0,036 euroko prezio igoera iragarri duten arren, gehienek iazko prezioei eustea erabaki dute. Latxo Foroak Arkautin egindako azken bileran emandako datu bakarrak 2022/2023 koak izan ziren eta INTIA (Nafarroako Gobernua) erakundearen bitartez eman ziren. Artzainek 6 €ko etekin garbia lortu zuten urteko ardi bakoitzeko, laguntza elkartuak barne. 2021/2022 kanpainan, 60 € ardi/urte zen etekin hori bera. Oraingo kanpainaren itxierako datuak hobeak direla uste bada ere, ekoizpen kostuetan izandako jaitsiera txikiengatik eta esnearen prezioaren igoera txikiagoengatik , prezioak oraindik oso urrun daude BEHATOKIk ezarritako 1,627 euroko minimotik.
EHNEk salatu du gazta egiten duten industriak ez dituela gure kostuak betetzen eta prezioak beste marka zuri batzuen mailan jartzen duela, jatorri-deitura, kalitate eta tradizio handiko esnearen balioa gutxietsiz eta abeltzaintza ustiategien iraunkortasuna arriskuan jarriz.
Sektorearen iraunkortasuna bermatzeko eta ardi latxaren esnearen kalitatea zaintzeko,
EHNEk gutxieneko prezio bermatuak ezartzea eskatu du. Ekoizleei bidezko ordainketa ziurtatuko dietenak; gardentasun handiagoa balioa mantenduz kate osoan, ekoizpenetik banaketaraino. Benetan, administrazioak ofizioz kontratuak berrikustea eta elikadura katea: gehiegizko praktikak saihestea eta esnearen merkatuan benetako konpetentzia sortzea.
