Herri mobilizazioek aurrera jarraitzen dute makroproiektu fotovoltaikoen eta ebakuazio lineen aurka
Astelehenean, ACOVI Gasteizko kontzejuen elkartea izan zen, Hirigintza, Etxebizitza eta Hiri Ereduaren Batzordean parte hartu zuena. Parte-hartze horretan, Gasteizko Udalari jakinarazi zitzaion udalerriko 4 proiektuekiko kezka eta proiektu horiek ekarriko dituzten ondorio larri eta konponezinak.
Bestalde, gaur, hilak 21, prentsaurreko bat eman da San Migeleko harmailadian. Bertan, Zuia, Zigoitia eta Urkabustaiz udalerriek Zierbanako 2,3,4 proiektuaren eta ebakuazio-linearen aurka daudela adierazi dute. Herri plataformek emandako prentsaurreko horretan, udalerri horietako alkateak, administrazio batzarretako ordezkariak eta beste herritar asko izan dira.
