Ministerioak koaderno digitalaren sarrera 2024ko irailera atzeratzea aurreikusi du
Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak ohar argigarri bat argitaratu, non koaderno digitala indarrean jartzeko epea 2024ko irailera arte atzeratzea aurreikusten den. Data horretatik aurrera, ustiategi guztietarako ezartzen joango da pixkanaka, eta 2025etik aurrera nahitaezkoa izango da denentzat.
Egutegi berri hori jasoko duen errege-dekretua abuztuaren 3tik dago errebisio publikoan, beraz, oraindik ere aldaketaren bat izan dezake.
Honekin, Koaderno Digitala indarrean jartzeko egutegiaren datak (esteka honetan agertzen direnak) urtebete luzatuko dira. Neurri hau NPB berriaren errege-dekretuak argitaratu zirenetik, nekazarien erakundeok behin eta berriz Ministerioari eskatu izan diogu.
Informazio gehiago nahi izanez gero, Ministerioak argitaratutako oharra esteka honetan ikus dezakezu.
+INFO SUGOI: 675 707 696
