Cargando…

Otsoak ez du LESPREz ulertzen eta Arabako ustiategiekin tematzen da

Azken asteetan egiaztatu ahal izan denez, neurririk ezean otsoak hondamenak eragiten ditu abeltzainen ustiategietan. Babestuta eta mastinez bildutako aziendak predatzaile horren harrapakina izaten jarraitzen dute, ez baitago erabateko eraginkortasuna duten babes neurririk.

Ahuntzak, antxumeak, ardiak, txahalak eta moxalak izan dira otsoaren biktima Araban azken egunetan. Haien aurrean, erabaki administratiboen geldotasunaren aurrean erabat babesgabe sentitzen diren abeltzainak daude. Abeltzainek premiazko neurriak behar dituzte edo pixkanaka eredu estentsiboa gure lurraldetik desagertzen joango da.