Ostegunean, traktorada Gasteizen sektorea hauteskunde-agendan egon dadila eskatzeko
Azken hilabetetako lehen sektoreko mobilizazio historikoen ostean, hauteskunde-kanpaina lehen mailara pasatu da. Alderdi politikoek gure eskaerei aurre egiteko promesak egin dituzten arren, egunotan ikusten dugu nekazaritza eta abeltzaintza ikusezinak direla hauteskunde-kanpainako eztabaida eta diskurtsoetan.
Politikariei eta gizarteari gure arazoak oraindik hor daudela gogorarazteko, datorren astean alderdi guztiei hurrengo legealdirako gure sektoreak dituen lehentasunak jasotzen dituen taula emango diegu. Gure aldarrikapenak hemen ikus ditzakezu.
Gainera, datorren ostegunean traktorada bat egingo dugu, Santa Barbarako ekoizleen merkatuan amaituko dena, gure aldarrikapenak kontuan izaten jarrai dezaten eta lehen sektorea Euskal Herriaren etorkizunerako estrategikoa dela gogora dezaten.
Zuen zain gaude!
