Cargando…

EuskoEkoSoja proiektuaren soberakina Elikagaien Bankuari eman diogu

Aste honetan Arabako Elikagaien Bankuari eman dizkiogu EuskoEkoSoja proiektuko tofu soberakinak. UAGA buru zuen proiektua abenduan amaitu zen, eta haren helburua Euskadin tokiko soja ekologikoaren ekoizpena bultzatzea zen, giza kontsumorako landare-proteinaren produktuak egiteko. Horrela, nekazaritzako dibertsifikazioa, sektorearen iraunkortasuna eta elikagaien industriako berrikuntza sustatzen dira.

Ekoizpen-probak eta produktuaren emaitza egiaztatzeko dastaketa egin ondoren, azkenean soberakina Arabako Elikagaien Bankuari eman zaio, onuradunen artean bana dezan. Argazkian, entregatzeko unea, tofua egiten duen Zuhaitzo enpresaren eskutik.