Cargando…

Foru Aldundiak mingain urdinaren 3. serotipoaren aurkako txertoa jartzea aholkatzen du

Foru Aldundiak astelehenean deitu zuen mingain urdinak lurraldean duen egoera aztertzeko kontraste mahaia. 4. eta 8. serotipoen nahitaezko txertaketa egoera komentatzeaz gain, 3. serotipoaren agerpenaren mehatxua jarri zuen mahai gainean.

Abeltzaintza sailak jakinarazi du, benetako afekzio daturik ez duten arren, kezka handia dagoela eta beraz, lehen txerto-pakete bat erosi duela. Sendagaiak doan jarriko dira sektorearen eskura – bai txertoa, bai txertaketa bera ere doakoak izango dira-  eta  borondatezkoa bada ere, gomendatzen dute aplikatzea, badirudi oso eraginkorra dela gaixotasun horren prebentzioan.

Garrantzitsua da azpimarratzea, batez ere ardien kasuan, gaixotasun horren eragina oso garrantzitsua dela, % 20 inguruko heriotza tasarekin. Beraz, mahaian planteatu zen lehentasuna ematea ardien sektoreari txertoak erabiltzerako orduan, haiek izan daitezen lehenak eskuragarri izaten.