Cargando…

Erriberagoitiko Udalaren laguntzak, 2023ko txingorrak nekazaritzako eta abeltzaintzako etxebizitzetan eta eraikinetan eragindako kalteak konpontzeko

Erriberagoitiko Udalak dirulaguntzen deialdi bat argitaratu du berriro, kazkabarrak etxebizitzetan eta nekazaritza- edo abeltzaintza-ustiapenari lotutako beste eraikin batzuetan 2023an izandako kalteak konpontzeko.

Etxebizitzako edo bestelako eraikinetako konponketa-kostuaren % 3a lagunduko da txingor-kalteengatik, konponketak obra-lizentzia eskatzen duenean eta lizentzia hau ordaindu denean. Kaltetutako higiezinek aseguratuta egon behar dute kalte atmosferikoengatik. Pertsona edo erakunde onuradun bakoitzeko dirulaguntzaren gehienekoa 3.000 eurokoa izango da.

Laguntzak eskatzeko epea irailaren 30era arte egongo da zabalik. Oinarri arautzaileak Hemen kontsultatu ditzakezu.