Ekintzaileentzako egonaldi praktikoak sustatzen dituzten nekazaritza eta elikagaien enpresentzako laguntzak
Hazik jakinarazi du abian jarri dela ekintzaileei zuzendutako egonaldi praktikoak sustatzen dituzten Euskadiko nekazaritzako elikagaien enpresentzako laguntza-programa. Helburua balio-katearen eta horrek ekintzailetzarako eskaintzen dituen aukeren berri izatea eta nekazaritza sektorera eta enpresetara hurbiltzea da. Egonaldiaren gehienezko epea 89 egunekoa izan daiteke. Eskaerak aurkezteko epea azaroaren 27an amaituko da, eta enpresa eskatzaile bakoitzeko gehienekoa 7.000 €koa izango da.
Egonaldi praktikoa egiten duen ekintzaileak Gaztenek edo Geroa programan parte hartzen egon behar du, nekazari gaztea izan edo Elikaduraren Balio Kateari eta landa-inguruneari lotutako inkubazio-programaren batean parte hartu behar du.
Oinarriak eta eskabide-fitxa hemen kontsulta ditzakezu. Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 688 746 253 (Leire) telefonora edo bidali e-maila emprendimiento1@hazi.eus helbidera.
