Cargando…

Dronen bidezko tratamenduak deriba-analisia egiteko, GO DRONE proiektuaren proba pilotua

GO DRONE lankidetza-proiektua, UAGA buru duena, doitasunezko nekazaritza-tresnen erabilera sustatzean oinarritzen da, nekazariei dronen erabilerari buruzko ezagutza transferitzeko, tratamenduen zehaztasuna optimizatzeko eta, teknologia hauek Araban duen benetako erabilgarritasuna ebaluatzeko.

GO DRONEk, dagoeneko eskuragarri dauden tresnak (makineria, droneak eta doitasunezko tresna digitalak) konbinatuta erabiltzeak ekoizteko erabili behar diren baliabideen optimizazioa ahalbidetzen duela erakutsi nahi du. Era berean, baliabideen erabilera doituz, ingurumenaren iraunkortasuna eta pertsonen segurtasuna hobetu nahi dira.

Aste honetan, drone bidezko tratamendu-proba pilotu bat egin dugu Arabako Ibarretako gari lursail batean, tratamenduaren deriba azterketzeko.

Proba egiteko, preskripzio-mapa bat egin da, tratamenduaren kalitatea eta eraginkortasuna bermatzeko. Datozen asteetan, lortutako emaitzak aztertuko dira.

Proiektuari buruzko informazioa hemen kontsulta dezakezu.