NPB egokitzeko epea irailaren 22ra arte luzatu da
NPBri buruzko Estatuko araudia 2022an onartu zen, eta aukera ematen die nekazariei
eskaera aurkezteko eta aldatzeko epearen ondoren, administrazio-kontroletan edo monitorizazio bidezko kontroletan atzemandako balizko ez-betetzeak zuzentzeko, murrizketak eta administrazio-zehapenak saihesteko eskaera bakarra egokitu ahal izatea.
Printzipioz, Errege Dekretuak ezarritako epea 2023ko irailaren 8an amaitzen da. Hala ere, aldez aurretik NBEFri jakinarazita, aukera ematen du autonomia-erkidegoek eskaera bakarra beren jarduera-eremuan egokitzeko eta epea luzatzeko.
Kanpaina honetan, NPB berriari buruzko aurkezpenaren lehen urtea denez eta hainbat motatako koiunturazko arazoak daudenez, epe hori luzatzeko eskatu da. Azken data irailaren 22rako ezarri da.
