Elikadura-katea digitalizatzeko laguntzen justifikazioari buruzko azalpena
Duela gutxi, elikagaikatea digitalizatzeko laguntzen onuradunek jakinarazpen bat jaso dute, laguntza horiek justifikatzeko epeari eta aukeztu beharreko dokumentazioari buruz (2025eko urtarrilaren 31a baino lehen)
Jakinarazpen horretan laguntza horien justifikazio luze eta zaila eskatzen zen. Onuradun batzuen kexen aurrean, UAGA harremanetan jarri da sailarekin eta azkenean, beharrezko dokumentazioa murriztu eta honako hau izango dela argitu dute:
- Egindako ekintzak justifikatzeko memoria: nahikoa izango da eskabideko memoria bera aurkeztea, % 100ean egin dela jakinaraziz.
- Jatorrizko fakturak, ordainagiriarekin batera.
- Fakturak beste dirulaguntza batzuk justifikatzeko aurkeztu ez direla dioen adierazpena.
- Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteta daudela egiaztatzea (ofizioz egiaztatuko da, berez kontrakoa markatu ez bada)
Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak horrela kontsideratzen badu, informazio gehiago eskatu ahal izango du.
Justifikazioa aurkeztu ahala izapidetuko dira laguntzak eta dokumentazioa aztertu ondoren ordainduko dira.
