Forrajeak ekoizteko, erosteko eta autokontsumorako laguntza eskatzeko epea zabalik
Aste honetan ireki da 2023ko laborantza kanpainako bazka laguntza eskatzeko epea. Eskaera egiteko epea uztailaren 31n amaituko da eta AGAren bidez izapidetu behar da.
Aurreko kanpainetan bezala, laguntza bi ildotan banatzen da:
* Artoaren autokontsumorako laguntza
* Artoa zein beste bazka batzuk ekoizten eta erosketen dirulaguntza.
Informazio gehiago nahi izanez gero deitu 945 26 05 33 telefonora.
