Sasoikako langileen ostatuak gaitzeko laguntzak eskatzeko epea zabalik
Eusko Jaurlaritzak nekazaritzaren sektorean lan egiten duten sasoikako langileei ostatu emateko higiezinak sortu, egokitu edo ekipatzeko laguntzei buruzko Agindua aste honetan argitaratu du.
Pertsona fisiko edo juridikoek jaso ditzakete laguntzak, haien forma juridikoa edozein dela ere, publikoa edo pribatua. Pertsona fisiko edo juridiko pribatuen kasuan, nekazaritza-ustiategi baten titular edo titularkide izan behar dute.
Inbertsioak eta gastuak 2023ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean egin behar dira.
Eskaerak aurkezteko epea aste honetan hasi da, eta funtsak agortzearekin batera amaituko da, betiere azaroaren 15a arte. Deialdi honetako funtsa ekonomikoa 80.000 eurokoa da, eta eskabide bakoitzak 20.000 euro jaso ditzake gehienez.
Eskaerak aurrez aurre zein elektronikoki aurkez daitezke, pertsona fisikoen kasuan. Pertsona juridikoek bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu behar dute eskabidea.
Eskaera elektronikoa esteka honen bidez egin dezakezu, eta laguntza-agindua hemen kontsultatu dezakezu.
Sasoikako langileei ostatu emateko ostatuen baldintzak eta erregistroa egiteko sakatu esteka honetan.
+INFO HÉCTOR: 618 670 869
