Otsailaren 1ean, makro proiektu energentikoengatik jazartuak izan diren lur jabeekin bilduko da abokatu espezializatu batek
Gorbeialdea Defendatu plataformak bilera bat antolatu du otsailaren 1erako Dorinda Avendin, makroproiektuek kaltetutako lur jabeen defentsan espezializatua den abokatuarekin.
Makroproiektuen opozizioan espezializatua den abokatu honek hainbat eskualdetan proiektatzen ari den “Vidas Irrenunciables” dokumentalean parte hartzen du. Filmak hiriguneetan bizi diren pertsonak sentsibilizatu eta kontzientziatu nahi ditu, gure herria suntsitzen ari den kolonialismo energetiko honen aurka borrokatzen ari direnei laguntza eman diezaieten. Filmak energia berriztagarrien aldeko jarrera baikorra duen arren, plangintza egoki baten alde egiten du.
Zigoitian egingo den jardunaldian topaketa bat egingo da proiektu energetikoen eragina jasan duten jabeen eta abokatuaren artean. Atzera bota nahi diren lurjabeen edota besterik gabe, zalantzak argitu nahi dituzten lurjabeen artean.
Jardunaldiaren kartela ikusi eta bertan izena eman dezakezu hemen.
