Cargando…
tractor

UAGAk lan-poltsa bat sortu nahi du lan-istripuak eta ustekabeko beste gertakarieren aurrean laguntzeko

Nekazaritza eta abeltzaintza sektoreak hainbat lan istripu edo ustekabeko izan ditzake bere eguneroko jardueran eta horien ondorioz, baserritarrek ezin dute bere egunerokotasuna aurrera eraman. Askotan, auzokide boluntarioek betetzen dute hutsune hori eta interesik gabe laguntzen dute lanetan. Hala ere, bajak denboran luzatzen direnean, lana berme osoz kubritu ahal izateko eskulan profesionala behar da.

Hori dela eta, UAGAk lan poltsa bat sortu nahi du, hirugarrenei lanak egiten ari diren pertsonek izena eman ahal izateko eta hala eskatzen duten ustiategiei zerbitzuak eskaintzeko. Interesatuta bazaude, gurekin harremanetan jar zaitezke.

+INFO BLANCA: 628 412 202