Cargando…
Tres vacas

Ekainaren 1etik 21era, abere aseguruak kontratatzeko dirulaguntzak eskatzeko epea

Arabako Foru Aldundiak ustiategien osasun arriskuetaz babesten dituzten abeltzaintza-aseguruak kontratatzeko dirulaguntzen deialdia argitaratu du. Ekainaren 1etik 21era egongo da epea zabalik.

Laguntzak 2023ko ekainaren 1etik 2024ko maiatzaren 31ra bitartean sinatutako polizei zuzenduta daude.

Pertsona juridikoek modu telematikoan egin beharko dute aurkezpena, esteka honen bidez, eta pertsona fisikoek aukera telematikoa edo presentziala aukera dezakete, Aldundiaren Erregistro Orokorrean edo Ogasunaren Erregistroan.