Cargando…

Apirilak 18, DOITASUNEZKO NEKAZARITZAKO TRESNAK: NEKADI GO ikastaroa, ingurumen eta klima laguntzetarako baliagarria

HAZIk eta UAGAk, NEKADI GO proiektuko gainerako bazkideekin batera, doitasunezko nekazaritza-tresnei buruzko ikastaro bat antolatu dugu.

Jardunaldian, proiektuan egindako doitasun-tresnen proba pilotuen emaitzak erakutsiko dira. Proba hauek laboreen maneiuan erabakiak hartzen laguntzeko balio dute, eta, gainera, eraginkortasun ekonomiko eta ingurumen-jasangarritasun handiagoa bilatzen saiatu dira.

Jardunaldia apirilaren 18an izango da, Zigoitiko Gizarte eta Kultura Zentroan, eta ingurumen eta klima laguntzaren prestakuntza-eskakizunak betetzeko balioko du.

Informazio gehiagorako eta izena emateko, esteka honetan egin dezakezu.