Cargando…

Baratzezaintza biointentsiboko jardunaldia Antoñanan

Otsailaren 19an, astelehena, baratzezaintza biointentsiboaren sistema ezagutarazteko jardunaldia antolatu da Arabako Mendialdean. Metodo honetan aspalditik lanean ari diren Soilik kooperatibako  kideek emango dute ikastaroa, eta sistemaren gako teorikoak zein praktikoak ezagutaraziko dira.

Jardunaldia Antoñanan izango da, arratsaldeko 4etatik 7etara. Izena esteka honen bidez eman dezakezu.