Cargando…
placas solares

UAGAk nekazaritzako lur emankorra defendatzen jarraituko du Arabako eguzki-parkeen proposamen berrien aurrean

UAGAk alegazioak aurkeztu ditu Araban planteatutako bi parke fotovoltaiko berriri, bata Tuyon (Erriberagoitia) eta bestea Zalduondon (Arabako lautada). Nekazaritza- eta abeltzaintza-erabilerako lur emankorra eta mota horretako proiektuek landa-ingurunean sortzen dituzten eraginak babestea eskatzen da.

UAGAk euskal administrazioei eskatzen die nekazaritza- eta abeltzaintza-erabilerako lurzoru emankorrak babestea, energia-enpresek plaka fotovoltaikoko parke handiak jarri nahi dituztelako. Babes-mekanismoak jarri behar dira abian, energia-enpresak Araban egiten ari diren presio-kanpaina oldarkorrak saihesteko, kontutan izanda nekazaritzako eta abeltzaintzako sektorea dela kalte handiena jasaten duena.

Parke fotovoltaikoak nekazaritza-erabilerarik gabeko lursailetan, lur ez-emankorretan, eraikinetako estalkietan edo sortutako inpaktua ahalik eta txikiena den lekuetan proiektatu behar dira. Gaur egungo landa-eremuan garatzen diren eta paisaia naturala mantentzen lagundu duten jarduerak errespetatuz.