Cargando…
Pabellón agrícola

Trebiñu: inbertsio-proiektuak gauzatzeko laguntzak

2023ko urriaren 4an, Gaztela eta Leongo Nekazaritza, Abeltzaintza eta Landa Garapeneko Sailak
inbertsio-proiektuak gauzatzeko laguntzak argitaratu zituen, nekazaritzaren eta abeltzaintzaren
iraunkortasuna eta lehiakortasuna bultzatzeko Plan Nazionalaren barruan
(https://www.boe.es/buscar/act.php? id = BOE-A-2021-17911).
Plan horren barruan hainbat programa daude:
– Nekazaritza- eta abeltzaintza-sektorean doitasunezko nekazaritza eta 4.0 teknologiak
aplikatzeko laguntza-programa.
– Abeltzaintzako simaurrak kudeatzeko sistemetan inbertsioak egiten laguntzeko programa.
– Berotegiak osorik eraldatzen eta modernizatzen laguntzeko programa.
– Energia-eraginkortasunean eta energia berriztagarrietan (biogasa eta nekazaritza-biomasa)
inbertsioak egiteko laguntza-programa.
– Nekazaritza- eta abeltzaintza-sektorean doitasunezko nekazaritza eta 4.0 teknologiak
aplikatzeko laguntza-programa.
Onuradunak:
– ETEak diren abeltzaintzako eta/edo nekazaritzako ustiategien titularrak.
– 911 edo 912 epigrafean edo 851 epigrafean Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan
inskribatutako nekazaritza-zerbitzuetako enpresak.
– Inbertsio kolektiboak, ETEak diren ustiategien gutxienez 5 titular dituztenak.
– Partzuergoak.
Zenbatekoa:
– Kostu hautagarrien % 40.
– Inbertsio kolektiboen kasuan, % 20 handitzea.
– Inbertsioaren gutxieneko zenbatekoa 5.000 €.
– Laguntzaren gehieneko zenbatekoa 300.000 €.
Aurkezteko epea:
– 2023ko urriaren 5etik 2023ko azaroaren 4ra.
– Norgehiagoka-araubidea.
Gainerako programak konplexuagoak dira, eta, beraz, interesa izanez gero, 676 510 112
(Gabriel) telefonora deituz jakinarazi ahal dizuegu.