Cargando…

Eusko Jaurlaritzak mahastizaintza eta ardogintzaren sektorearentzat ezohiko laguntzak argitaratu ditu

Eusko Jaurlaritzak Errioxako Jatorri Deitura Kalifikatuaren (DOCa) babespeko mahastizainei
laguntzeko ardo-sektorearentzako ezohiko laguntzak onartzen dituen Agindua argitaratu du
aste honetan.
Laguntza hauek udaberritik hainbat prentsa-oharretan argitaratutakoei egiten diete
erreferentzia, eta, azkenik, honako hauek dira:
1. Tinta-mahatsaren etekin ekonomikoak konpentsatzeko laguntza. Laguntzaren balioa tintamahatsaren hektareako prima batean finkatzen da, eta Errioxako JDKak 5.850 kg/ha-ko
gehieneko errendimendua aplikatzen die. Zenbatekoak honako hauek izango dira:
– 390 euro/ha 30 haektareatik gorako ustiategietarako.
– 260 euro/ha, 30-60 ha bitarteko ustiategietarako.
– 130 euro/ha 60 hektareatik gorako ustiategietarako.
2. Uzta berdearen eragiketak konpentsatzeko laguntzak, 2023ko PASVEren deialdian.
Zenbatekoak honako hauek izango dira:
– 1.100 euro/ha 15 hektareako ustiategietarako.
– 825 euro/ha 15-30 hektarea bitarteko ustiategietarako.
– 550 euro/ha 30 hektareatik gorako ustiategietarako.
Laguntzak EAEko EEBn edo haren edozein lurralde historikotan inskribatuta dagoen nekazaritzaustiategi baten titularrei zuzenduta daude, mahastiak Arabako Lurralde Historikoko
Mahastizaintza Erregistroan inskribatuta eta Errioxako JDKren babespean dituztenak.
Ustiategi onuradunen titularren zerrenda eta zenbatutako hektareen kopurua egoitza
elektroniko honetan argitaratuko dira: (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa),
urriaren 27a baino lehen.
Laguntza hauek ofizioz ematen dira, bestelako dokumentaziorik aurkeztu gabe. Zerrenda
argitaratu eta 10 eguneko epean mahastizainak jakinarazpenik egiten ez badu, laguntza onartu
egin dela ulertuko da. Agindu osoa esteka honetan kontsulta dezakezu.