Cargando…

UAGAk lan-ikuskatzaileek mahats-bilketan mahastizainei egindako jazarpena salatu du

UAGAk kexa eta salaketa ugari jaso ditu mahats-biltze honetan Arabako Errioxako
mahastizainen aurka izan den larderiazko tratuagatik.
Lan-ikuskatzaileak mahastizainak lan-esplotazioaren ustezko erruduntzat hartzen ari dira, eta ez
enplegurako eta biztanleria landa-ingurunean finkatzeko funtsezko sektoretzat.
UAGAk salatu nahi du urteak daramatzagula sasoikako langileen “nortasun-usurpazio” kasuekin,
faltsututako txartelak dituztenekin edo beste pertsona batzuei benetan dagozkien jatorrizko
txartelak dituztenekin. Hori dela eta, Ikuskaritzak ekoizlea zigortzen du, baina nortasuna
usurpatzeko delitua sasoikako langileak berak egiten du.
UAGAk, Nekazaritzako Sasoikako Lanaren Programaren bitartez, 20 urte baino gehiago
daramatza sasoikako langileak kontratatzeko jardunbide egokiak sustatzen. Ikuskapenek
sasoikako langileak esplotatzen dituzten legez kanpoko erakundeak desegiteko balio beharko
lukete, eta ez mahastizainak beren lursailetan modu erabat arbitrario eta larderiatsuan
jazartzeko.