Martxoaren 20an, mahastizaintza eta ardogintza sektore iraunkorrago baterako esperientzien jardunaldia
NEIKERek VITITRANSFER izeneko jardunaldia antolatu du Guardian. Jardunaldi honen bidez, erakundeak sektorean praktika iraunkorragoak bilatzeko proiektuetan egindako aurrerapenen berri eman nahi die laborariei, ardogileei, teknikariei eta interesdunei.
Aurkeztuko diren emaitzen zati handi bat mahasti komertzialetan egindako esperimentazio- eta dibulgazio-lanetatik dator, inguruko ardogile eta mahastizainekin egindako lankidetzaren ondorioz.
Jardunaldia martxoaren 12an izango da, 10:00etatik 12:00etara, Arabako Errioxako Koadrilaren egoitzan. Programa kontsultatu eta izena emateko esteka honen bidez egin dezakezu.
