“Lautada Ekin Okiturri” nekazaritza eraldaketarako zentroaren inaugurazioa
Asteazkenean inauguratu zen ofizialki Lautada Landa Garapenerako Elkarteak Okiturri industrialdean eta Donemiliagako Udalaren jabetzako pabiloi batean egin duen nekazaritza-eraldaketarako zentroa. Inguruko nekazaritza- eta abeltzaintza-produktuei eraldaketaren bidez balioa gehitu nahi dien ekimena da.
Zentroak lau gune ditu: lekale-garbitzailea, olioa egiteko prentsatze-zentroa, ehotzeko eta irinak lortzeko gunea eta hegaztiak hiltzeko zentroa. Jarduera bakoitzaren esteketan, proiektu bakoitzaren inguruan Ardatza-n argitaratutako erreportajeak ikus ditzakezu.
