Cargando…
Maquinaria agrícola

Uztailaren 6an irekiko da Nekazaritzako Makineriaren Renove Plana eskatzeko epea

Nekazaritza Ministerioak Nekazaritza Makineria Berritzeko Plan Nazionalari (RENOVE 2026 PLANA) dagozkion laguntzetarako deialdia egiten duen Agindua argitaratu du. Makina zahar bat txatar bihurtzeko makina berriak erosteko dira laguntzak, besteak beste: Nekazaritzako traktoreak. Makina automotrizeak: biltzeko makinak, produktu fitosanitarioak aplikatzekoak, produktu ongarriak aplikatzekoak, minden aplikazio lokalizaturako zisternak, manipulazio ekipoak eta karga ekipoak eta landare hondakinak birrintzeko […]

Hidrokarburoen gaineko zerga itzultzeko eskatu dezakezu Laguardian eta Gasteizen ditugun bulegoetan

Gogorarazten dizugu uztailaren 23ra arte zabalik dagoela epea UAGAn 2025eko nekazaritzako gasolioaren kontsumoagatik hidrokarburoen zerga berezia itzultzeko eskaera egiteko epea. Guardiako bulegoa aste honetan hasiko dira tramitatzen (Soiartzerekin harremanetan jar zaitezke 635 704 867 telefonoan). IEHa itzultzeaz gain (kontsumitutako 1.000 litro bakoitzeko, 63,71€), aurten Ormuzeko itsasarteko gatazkaren ondoriozko erregaien prezioaren igoera konpentsatzeko aparteko hobaria ere […]

UAGAk NPBren Euskadiko bigarren lan mahaian parte hartu du

Aste honetan bigarren lan bilera egin da sektoreak NPB berriaren aurrean dituen beharrei buruz hausnartzeko. Ziurtasunak baino zalantza gehiago dagoen arren, esparru bat ezarri nahi da sektorearen eta administrazioen artean proposamenak eztabaidatzeko. Lehenik eta behin, testu bateratu bat landu zen Ministerioari eta Bruselari eskatzeko NPBren Plan Estrategikoa erregionalizatzeko. Eskualdekatze horren proposamena da onuradun izateko baldintzak […]

Tren de alta velocidad

AHTren desjabetzeei alegazioak aurkezten lagunduko dizugu

Aste honetan argitaratu da ALHAOn AHTren eraginpeko jabeen zerrenda Burgos Vitoria tartean, Ameyugo – Manzanos azpitartean. Proiektu honek urte asko daramatza mahai gainean; UAGAk aurretik ere aurkeztu zituen alegazioak eta behin eta berriz adierazi du horren aurka dagoela. Fase berri honetan, UAGAk ere alegazioak aurkeztuko ditu. Gainera, eragindako ustiategi afiliatuen eskura ereduzko alegazio bat jarriko du, […]

UAGA, “Lurra, Ahotsa eta Erabakia” Zeresen jardunaldian

Aste honetan, Landa Munduko Emakumeen Konfederazioak (CERES) jardunaldi bat antolatu du Madrilen, “Lurra, ahotsa eta erabakia” izenburupean, nekazaritzaren sektorean emakumeen lidergoa, ekintzailetza eta berdintasuna lantzeko helburuarekin. UAGA jardunaldi hauetan egon da eta Edurne Basterra lehendakariak mahaietako batean parte hartu du. Topaketak hiru ardatz izan zituen: Lurra: nekazaritza-ustiategietan Titulartasun Partekatua sustatuz, horrek emakume nekazarien eta abeltzainen […]

Lobo Ibérico

Otsoaren sei urtean behineko txostenean abeltzaintza sektorea ez dela kontuan hartzen salatu du sektoreak

Estatuko nekazaritza sektore osoak (ASAJA, COAG, UPA eta nekazaritzako elikagaien kooperatibak) aste honetan salatu duenez, Trantsizio Ekologikorako Ministerioak ez ditu nahita kontuan hartzen abeltzainak eta haien erakunde ordezkariak otsoaren seiurteko txostena egitean. Erakunde horiek kexa formal bat bidali diote ministerioari – gutun baten bidez –, otsoari buruzko Habitaten Zuzentarauaren 17. artikuluko sei urteko txostenaren kontsulta […]

GEOen deserregulazioa baztertzeko mobilizazioa ekainaren 16an Estrasburgon

Nekazal erakundeek, hazien uxatzaileek, eraldatzaileek, erlezainek, talde ekologistek eta herritarrek mobilizazio bat deitu dute ekainaren 16rako Estrasburgon. Europako Parlamentuari eskatzeko atzera bota dezala, genetikoki teknika berrien bidez lortutakoak (OMG-NTG) organismoak desarautzeko proposamena. Bozketa ekainaren 17an egitea aurreikusten da. Deitzaileen ustez, ekimenak funtsezko betekizunak ezabatuko lituzke, hala nola arriskuen ebaluazioa, trazabilitatea, detekzio metodoak, kutsaduretatik babesteko neurriak […]

Nekazaritza ekoizpeneko lurzoru eta landareen nutrizio integratuari buruzko ikastaroa Ekainaren 18 eta 19an

Gasteizko Udalak, ikastaro bat eskainiko du ekainaren 18an eta 19an Basaldean, nekazaritzako ekoizpenean eta balio handiko laboreetan lurzoruak eta landareak modu integratuan elikatzeari buruz. André Antunes eta Henrick Ellerbrockek izango dira irakasleak eta, besteak beste, honako alderdi hauek landuko dira: lurzoruen eta landareen kimontzio minerala eta nutrizionala, osasun egoeraren laonitorizazioa, hosto nutrizio praktikoa, laboreen txandakatzea […]

Feria de Santiago 2023

Santiago azokarako salmenta postuak eskatzeko epea ekainaren 22ra arte zabalik

Arabako Foru Aldundiak 2026ko Santiago Azokarako nekazal produktuak saltzeko postuak eskatzeko deialdia ireki du. Azoka Unibertsitateen Pasealekuan egingo da, uztailaren 25ean. Parte hartzeko eskabide orria esteka honetan dago eskuragarri. Eskabideak egoitza elektronikoaren bidez (nahitaezkoa pertsona juridikoentzat eta nortasun juridikorik gabeko erakundeentzat) edo Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean aurkeztu ahal izango dira.

Makroproiektuei irabazitako borroka berri bat: Ubalza I eta II eta Solaria Zierbena Solar 4

Aste honetan jakin dugu Ubalza I eta II parke fotovoltaikoen enpresa sustatzaileak, Agurain eta Iruraiz Gauna udalerrietan eraikitzea aurreikusten zutenak, proiektuak eraikitzeari uko egin diela. Emandako argudioa da ingurumen baldintzak betetzeko egin behar zituen aldaketek, bideraezinak egiten zituztela proiektuak. UAGAk alegazioak aurkeztu zituen proiektu horien aurka eta besteak beste, Nekazaritza eta Basogintzaren LAParekin eta Nekazaritza […]

Labore alternatiboen saiakuntzak hasi dira

Aste honetan hasi dira UAGAk eta Aldundiak planteatutako labore alternatiboen saiakuntzak landatzen eta ereiten. Ekimen hori Arabako lur ureztatuen egoera hain delikatua dela eta sortu da. Beharrezkoa baita gure labore ureztatuak ustiapenei errentagarritasun hori itzuliko dieten produktuetara bideratzea. Horrela, tipulan eta arto lehorrean saiakuntzak egiteko eta Lurraldean ekoizpen horiek teknikoki eta ekonomikoki nola ematen diren […]

Mahastizaintzako eta enologiako praktika egokien eta etorkizuneko joeren jardunaldia Arabako Errioxan

EDA Drinks & Wine Campusek eta NEIKERek aliantza estrategiko bat formalizatu dute EAEko mahastizaintza eta ardogintza sektorean ikerketa, berrikuntza eta iraunkortasuna sustatzeko. Hitzarmen honen bidez, NEIKER EDAren zentro elkartu gisa sartu da, ezagutza zientifikoa zuzenean upategietara eta mahastizainetara transferitzeko prozesua bizkortzeko. Akordioaren aurkezpena “Ikaskuntza tantak” jardunaldi teknikoan egin zen. Jardunaldi horretan mahastizainak eta upategietako arduradunak […]

NPBren 40 urteak ospatzen dira

Nekazaritza Ministerioak NPBren 40. urteurrena ospatzeko ekitaldia egin du aste honetan. Bertan, Nekazaritza Politika Bateratuaren garaipena, Europaren garaipena argitalpena aurkeztu du COAGeko idazkari nagusi berria, Andres Gongora, bileran izan zen Inmaculada Idañez CERESeko presidentearekin eta Miguel Padilla aurreko idazkari nagusiarekin batera. NPBk nekazaritza eta abeltzaintza aldatzeko, sektorea eraldatzeko eta modernizatzeko duen zeregina aitortu bazuen ere, nekazaritza […]