Cargando…

Elikadura Katearen Legea garatzen duen Euskal Dekretuaren aurkezpena

Joan den astean online jardunaldi bat izan zen eta Eusko Jaurlaritzak maiatzaren 7ko 57/2024 Dekretuaren oinarrizko alderdiak azaldu zituen bertan. Euskadin elikadura katearen funtzionamendua hobetzeko neurri zehatzagoekin.

Araudiaren funtsezko puntuen berri eman zen. Nekazarien, abeltzainen eta erosleen arteko elikadura kontratuak nola formalizatu behar diren, gutxieneko edukia edo erosketa prezioa nola ezarri azaldu zuten.

Era berean, lehen mailako produktua erosten duten enpresek elikagaien kontratuen erregistroa AICAren webgunean nola egin behar duten zehaztu zuten.

Informazio gehiago nahi izanez gero, aurkezpen osoa ikus dezakezu esteka honetan.