Unibertsitate praktikak landa inguruan egiteko bekak
Gobernu zentralak unibertsitate praktiken programa bat abiarazi du eta edozein titulaziori lotuta dagoen programa da. Programa horrek aukera ematen du enpresa eta administrazio txikietan landa inguruan ordaindutako praktikak egiteko. Praktika horiek egoitza edo jarduera eremu horietan garatzen duten enpresa, toki-erakunde, elkarte edo irabazi-asmorik gabeko erakundeetan egin daitezke.
Praktika horiek eskaintzen dituzten erakundeek ez dute inolako kosturik ordaindu behar. Praktika bat eskaini behar dute eta ikasleei tutoretza emango dien norbait besterik ez. Positibotzat jotzen da praktikarekin batera alokairuko etxebizitzaren bat egitea, ikasleek hilabete horietan egonaldia errazago izan dezaten.
Praktiken iraupena bi hilabetetik bost hilabetera artekoa da (azarora arte eskatu daitekeena) eta ikasleari 1.000 euroko beka emango litzaioke hilean, gizarte segurantzaren kostuaz gain. Parte hartu nahi baduzu, esteka honetan duzu informazio guztia.
