Euskal nekazari eta abeltzainen erantzun bateratua Mercosurren eta Dermatosiaren kudeaketaren aurka. Urtarrileko azken astean, mobilizazio gehiago
Urtarrilaren 15ean, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako nekazal erakundeek (ENBA, EHNE Konfederazioa eta UAGN), Iparraldekoekin batera, mobilizazio bateratu bat egin genuen Irungo mugan. Bertan agerian uzteko gure haserrea, Nekazaritza Ministerioak Dermatosi Nodular Kutsakorraren (DNC) hedapenaren eta Europako Kontseiluak UE-MERCOSUR merkataritza-akordioa onartzearen aurrean sentitzen duen babesgabetasun sentsazioagatik. UAGAk ere, EHNE konfederazioko kide gisa, jardunaldian parte hartu zuen. Nabarmendu behar da mobilizazioaren egun berean, COAG, Asaja eta UPA estatuko nekazaritza erakundeek ere mobilizazio bateratuak iragarri zituztela urtarrilaren azken astean. Datozen egunetan, egingo diren ekintzen berri emango dizuegu.
Irungo kontzentrazioari dagokionez, erakundeok ohartarazi nahi dugu gure administrazioek ez diotela babesik ematen sektoreari eta erabat gaitzesten dugu Mercosurreko akordioa. Horrela, europarlamentariei, baina bereziki EAEko eta Nafarroako ordezkariei, akordioaren berrespena baztertzeko eta ordezkatzen dituztela dioten lurraldeetako abeltzaintza sektorearekin bat egiteko eskatu zitzaien.
DNCari dagokionez, Frantziaren mugakide diren autonomia erkidegoen txertaketa osoa eskatu zen, erkidego bereko ustiategien eta hiltegien arteko mugimenduek guztiz justifikatzen baitute txertaketa osoa egitea. Gainera, Europako Batzordeari eskatu zitzaion arauzko neurri egokiak har zitzala, positibo bat emanez gero, ustiategiko hustuketa sanitarioa ez aplikatzeko eta gaixotasunean positibo ematen zuten animaliak soilik hiltzeko.
Mobilizazioaren komunikatu osoa hemen kontsulta dezakezu.
