COAGek nekazari gazteentzako ICO-MAPA-SAECA finantzaketa handitzea eskatu du
Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak nekazari gazteentzako ICO-MAPA-SAECA finantzaketa lerroa onartu zuen abenduan. Laguntza 40 urte baino gutxiago dituzten nekazaritza ustiategietako titularrentzat da eta % 15erainoko hobaria lor dezakete beren kreditu nagusian.
Neurri horren aurrekontuak 27 milioi euro zituen eta banketxeek COAGi egiaztatu diotenez, 80 egun eskasetan agortu da. COAGek aurrekontua handitzeko eskatu du, ezinbestekoa baita langile berriak sartzea. Datozen hamar urteetan, 20.000 nekazari berri beharko dira urtero, sektorean belaunaldien arteko erreleboa bermatzeko.
