EHNEko eta COAGeko exekutiben bilera
Aste honetan, Miguel Padilla COAGeko presidentea, Andoni Garcia Exekutibako kidearekin batera, Gasteizera etorri da EHNEko Batzorde Eragilearekin Biltzeko. Bertan Edurne Basterra, UAGAko presidentea, Garikoitz Nazabal, EHNE-Gipuzkoako presidentea eta Patxiku Irisarri, EHNE-Nafarroako idazkari nagusia, izan ziren.
Bileran gaurkotasuneko hainbat gai jorratu dira, Madrilen izapidetzen ari den etorkizuneko Nekazaritzako Ordezkaritzaren Legea, besteak beste.
UAGAk eta EHNEk gure lankideen bisita eskertu nahi dugu.
