Cargando…
lobo iberico

UAGAk alegazioak aurkeztu ditu Otsoaren Kudeaketa Planaren Ebazpenari

Irailaren 18a, argitaratu zen EHAAn Euskal Autonomia Erkidegoan otsoa kudeatzeko plana jendaurrean jartzeko ebazpena. Dokumentuaren sakonki aztertu ostean, plan honek berriro ere alboratzen duela mendiko abeltzaintza, sakoneko arazoari heltzea saihestuz eta sektore horri laguntzeko neurri estrukturalak ezartzeari uko eginez. Horregatik osoko alegazioak aurkeztu ditu UAGAk Eusko Jaularitzan.

Izan ere, otsoaren presentzia pairatzen duten eskualdeak babestu ezezik, lurralde osora zabaltzeko mekanismoak planteatzen dituelako planak. Horregatik, UAGA, bere alegazioetan, plan hau bertan behera gelditzeko eskatu dio Eusko Jaularitzari.