Cargando…
patata para cosechar

Patata, txakolina eta nekazal lan orokorrak egiteko sasoiko langileen kanpaina antolatzeko bilerara deitzen zaitugu uztailaren 10ean

Datorren asteazkenean, uztailaren 10ean, 08:30ean, patata, txakolina eta nekazaritzako lan orokorrak egiteko kanpaina prestatzeko bilera egingo da UAGAren Gasteizko bulegoetan. Sasoiko langileen kontratazioari buruz dauden berrikuntzen berri emateko.

Bileran, lan-erreforma ezarri ondoren kontratazioan izango diren berrikuntzak aztertuko dira, kanpaina honetarako sasoikako langileen soldata adostuko da, sasoikako lanaren programan parte hartzeko konpromisoan izango diren aldaketak adieraziko dira eta kontratazio-desberdintasunen berri emango da.

Aurreikuspenen arabera, Aguraingo aterpetxean langile profesionalak eduki ahal izango dira eta horretarako, sasoikako lanaren programaren bidez kontratatu nahi duten ustiategien beharrak ezagutu behar dira.