Cargando…
Fincas rústicas

Eusko Jaurlaritzak ez ditu bete NPB ordaintzeko epeak

Afiliazioari aste honetan sms bidez jakinarazi genion bezala, Eusko Jaurlaritzak iragarri zuen hilaren 4an ordainduko zituela ordaintzeko falta ziren iazko kanpainako NPBren zenbatekoak. Hala ere, jakin dugu ustiategi batzuek oraindik ez dutela ekorerregimenen laguntza jaso.

Sektoreko protestek ezer gutxirako balio izan dira; izan ere, nekazaritzako ustiategiei likidezia emateko epeak arintzeko eskatu genuen arren berandu dabiltza. Oraindik zor zaizkigun zenbatekoak ordaintzeko ez dute presarik izan, baina, neguko mobilizazioetan gure protesta-eskubidea gauzatzeagatik ezarri zizkiguten isunak erreklamatzeko bai ordea.

UAGAren ustez, sektorearen egoera kritakoa da, NPBren ordainketak aurreratzen saiatzeko behintzat. Onartezina da nekazaritzako profesionalek administrazioaren eraginkortasun ezaren ondorioak ordaindu behar izatea, epeak eta araudiak inolako malgutasunik gabe betetzea eskatzen zaigun bitartean.