UAGAk belarki-laboreen sektorearen egoerari buruzko COAGen bileran parte hartu du
UAGAk belarki-laboreen sektorearen egungo egoerari buruzko COAGen bileran parte hartu du aste honetan.
UAGAtik Arabako zenbait eremutan ematen ari den euriteen eskasiaren egoeraren kexka azaldu dugu, baita antzematen ari diren zereal-birosien kasuekin ere. Izan ere, kasu hauek laboreen garapen eskasa eragiten dute eta ekoizpena arriskuan jar dezakete.
COAGek Ministerioari helaraziko dizkion gaiak jorratu ziren, hala nola azken 3 kanpainetan Estatuko zenbait eremutan ematen ari den lehorte larria, zerealaren ekoizpena arriskuan jartzen duena, merkatuko prezioetan hirugarren herrialdeetatik (Ukraina edo Brasil) datozen prezio baxuko inportazioek sortutako egoera zaila, edo azken urteetan lehorteak eragindako ezbeharren ondorioz aseguruen prezioen igoera nabarmena.
