(Castellano) Jubileo del sector primario en Estíbaliz
Joan den igandean nekazarien eta abeltzainen Jubileoa ospatu zen Estibalizen. Arabarren zaindari Estibalizko Andre Mariaren koroatzearen mendeurrena zela eta, Frantzisko Aita Santuak Jubileo hau eman zuen. Tenplu erromaniko hau zaintzen duten erlijiosoak gizarte osoa gonbidatzen ari dira sektoreka eta gremioka aukera hau ospatzera.
Gotzainaren gonbidapen eskutitzak zioenez, ospakizun hau “gure arteko loturak sendotzeko eta landa eremuari eta gure elikadurari lotutako lanarekin jarraitzeko aukera da. Une honetan, nekazaritza-, abeltzaintza- eta mahastizaintza- eta ardogintza-sektore indartsuago baten aldeko indar, motibazio, sentsibilitate eta sinergia guztiak gutxi dira. Gure lurraldeko nekazaritza-abeltzaintza- eta mahastizaintza- eta ardogintza-ustiategi txiki eta ertain guztien tokiko sustapenaren alde egiten dugu. Eta hori egiteko modurik onena Arabako zaindaria den Estibalizko Ama Birjinarekin batera egitea da “.
Ekitaldiaren amaieran, bertaratutakoei oroimenezko diploma bat eman zitzaien.
