Cargando…

Doitasunezko nekazaritzari buruzko NEKADI GO proiektuaren emaitzen aurkezpena

Aste honetan, HAZIk eta UAGAk, NEKADI GO proiektuko gainerako bazkideekin batera, proiektuan egindako doitasuneko tresnen proba pilotuen emaitzak erakutsi dira. Jardunaldia nekazaritza eta ingurumeneko laguntzaren formakuntza-eskakizunak betetzeko baliozkoa izan da.

Besteak beste, honako hauek aurkeztu dira: zereal eta patataren ongarritze aldakorrari buruzko probak, zerealen fungizida aldakorreko probak, babarrunen ureztapena optimizatzeari buruzkoak, GeoEuskadiren hainbat funtzionalitateren ingurukoak eta beste aplikazio interesgarri batzuk.

Proiektuak doitasuneko nekazaritza-tresnak oso baliogarriak izan daitezkela erakutsi du, bai laboreak maneiatzeko erabakiak hartzeko orduan, bai intsumoen erabilera optimizatzeko balio eta eraginkortasun ekonomikoa eta ingurumen-iraunkortasuna hobetzeko ere.

Laster UAGAren webgunean proiektuaren emaitzarik garrantzitsuenak jarriko ditugu.