Cargando…

2018-19rako helburuak

UAGA

Ondorengo lau hauek dira UAGAk epe ertainera begira proposatutako erronkak:

  • Sektorearen ETORKIZUNA zaintzea
  • Araba eta Trebiñoko eta herrialdetik kanporako nekazaritza- eta abelazkuntza-sektorean erreferente izatea
  • Gizartearen eta administrazioen errespetua eta babesa lortzea
  • Erabateko gardentasuna eta komunikazioa eskaintzea gure afiliatuei eta gizarteari, oro har.

2018-19rako funtsezko proiektuak ondorengo bi hauek dira, funtsean:

  • Gazteak SEKTOREAN sartzea sustatzea
  • Sektorean IKTak sartzea sustatzea

 

Gainera:

  • Nekazaritza- eta abelazkuntza-sektoreei kalitatezko aholkularitza-zerbitzua ematen jarraitzea
  • Sektorekako Asanbladak abian jartzea, inplikatutako eskualde guztiak ordezkatuta egongo diren lantaldeak osatuz.
  • Sektore horizontalak
    • AVE-AHT proiektuak aztertzea, eta beharrezko alegazioak aurkeztea
    • Ibaien mantenurako jarduketa-protokoloa adostea URA agentziarekin
    • Azpiegituren esparruan jarduketa-protokoloa adostea, Arabako Foru Aldundiarekin
    • Katastroaren Proiektuan aurrera egitea
  • Landa-garapena
    • Eusko Jaurlaritzaren Emakume Nekazarien Estatutua garatzen parte hartzea
    • Gazteak nekazaritza-sektorean sartzen laguntzea
  • Sektorearen berrikuntza sustatzea (lan-prozesuetan eta teknologia berrietan)
  • Afiliatuekiko eta afiliatuen arteko komunikazioa eta informazioa hobetzea, egiazko informazio zehatza garaiz eskainiz, eta afiliatuen arteko eta afiliatuen eta UAGAren arteko komunikazioa bultzatuz, teknologia berriak erabilita.