Cargando…

Pribatutasun politika eta lege oharra web

ARABAKO NEKAZARIEN ELKARTEAK EGITEN DUEN DATUEN BABESA.

Enpresak webgunearen erabiltzaileei bermatzen die Datu Pertsonalen Babeserako 2016/679 Erregelamendua (EB) betetzen duela, eta datu pertsonalen tratamenduan isilpekotasuna, konfidentzialtasuna eta osotasuna zaintzera bideratutako lege eta erregelamenduen exijitutako segurtasun-neurriak ezarri dituela.

Datu pertsonalen babesak ezartzen duen moduan eta eskatzen dituen muga eta eskubideekin erabiliko dira datu pertsonal horiek.

Eskatutako datu pertsonalen bilketaren eta tratamenduaren helburua da erabiltzaileari arreta administratiboa eta komertzialak ematea. UAGA Arabako Nekazarien Elkarteak bere esku dituen datu pertsonalen informazioa ahalik eta ondoen gordetzeko, sekretuan mantentzeko eta datu horien konfidentzialtasunerako konpromisoa hartzen du. Eskubidea duzu Arabako Nekazarien Elkartea zure datu pertsonalak tratatzen ari den jakiteko; beraz, zure datu pertsonalak eskuratzeko, datu okerrak zuzentzeko eta, datuok dagoeneko bildu ziren helburuetarako beharrezkoak ez direnean, datuok ezabatzea eskatzeko eskubidea duzu.

INFORMAZIO GIZARTEAREN ETA MERKATARITZA ELEKTRONIKOAREN ZERBITZUEN LEGEARI BURUZKO LEGE-OHARRA

Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuen (IGMEZL) uztailaren 11ko 34/2002 Legea betetzeko, UAGA Arabako Nekazarien Elkarteak jakinarazten dizu webgunearen titularra dela. Lege horren 10. artikuluaren exijentziaren arabera, ondorengo datuak jakinarazten dizkizu:

Webgune honen titularra da: UAGA, Arabako Nekazarien Elkartea
IFZ: G01027416
Sozietatearen helbidea: Simon Bolivar plaza 14, etxabea – Gasteiz 01003 Araba

ERABILTZAILEAK

Atari honetara sartzeak eta/edo atari hau erabiltzeak ERABILTZAILE izaera ematen dizu, eta hemen islatzen diren Erabilera-baldintza Orokorrak onartzen dituzu atarira sartzen eta/edo ataria erabiltzen hasten zaren unetik. Baldintza horiek aplikatuko dira, nahitaez bete beharrekoak izan daitezkeen Kontratazioko Baldintza Orokorrak gorabehera.

ATARIAREN ERABILERA

Webguneak Interneten UAGA Arabako Nekazarien Elkarteari edo ERABILTZAILEAK eskura ditzakeen lizentzia-emaileen informazio, zerbitzu, programa edo datu asko (aurrerantzean, “edukiak) eskuratzeko aukera ematen du. ERABILTZAILEAK bere gain hartzen du atariaren erabileraren gaineko erantzukizuna. Erantzukizun horren barruan sartzen da zerbitzu edo eduki jakin batzuetara sartzeko beharrezko izan daitekeen erregistroa.
Erregistro horretan, ERABILTZAILEAK egiazko eta legezko informazioa ematearen erantzukizuna izango du. Erregistro horren ondorioz, ERABILTZAILEARI pasahitz bat eman ahal izango zaio, eta bera izango da horren arduraduna, pasahitza arduraz eta modu konfidentzialean erabiltzera konprometituz. ERABILTZAILEAK UAGA Arabako Nekazarien Elkarteak bere atarian eskaintzen dituen edukiak eta zerbitzuak modu egokian erabiltzeko konpromisoa hartzen du eta, adierazpen moduan baina mugatu gabe, honako helburu hauetarako ez erabiltzeko konpromisoa hartzen du:

  • (v) jarduera bidegabeak, legez kanpoko edo fede txarraren eta ordena publikoaren aurkako jarduerak egiteko
  • (vi) eduki edo propaganda arrazista, xenofoboa, legez kanpoko pornografikoa, terrorismoa goraipatzen duena edo giza eskubideen aurka egiten duena hedatzeko
  • (vii) UAGA Arabako Nekazarien Elkartearen, bere hornitzaileen edo hirugarren batzuen sistema fisiko eta logikoetan kalteak eragiteko, sarean birus informatikoak edo aurrez aipatutako kalteak eragin ditzaketen beste edozein sistema fisiko edo logiko sartzeko edo hedatzeko;
  • (viii) Beste erabiltzaile batzuen posta elektronikoko kontuetan sartzen saiatzeko eta, hala badagokio, horiek erabiltzeko eta mezuak aldatzeko edo manipulatzeko. UAGA Arabako Nekazarien Elkarteak eskubidea du pertsonaren duintasunarekiko errespetua urratzen duten, baztertzaileak, xenofoboak, arrazistak, pornografikoak diren, gazteriaren edo haurren aurka egiten duten, ordena eta segurtasun publikoaren aurkakoak diren edo, bere iritziz, argitaratzeko egokiak ez diren iruzkinak eta ekarpenak ezabatzeko. Nolanahi ere, UAGA Arabako Nekazarien Elkartea ez da izango erabiltzaileek foroen, txaten edo partaidetzarako beste tresna batzuen bitartez emandako iritzien erantzule.

JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA

UAGA Arabako Nekazarien Elkartea izango da bere webgunearen jabetza intelektual eta industrialeko eskubide guztien titularra, bai eta webgunean jasotzen diren elementu guztiena ere (batzuk aipatzearren, irudiak, soinua, audioa, bideoa, softwarea edo testuak; markak edo logotipoak, kolore-konbinazioak, egitura eta diseinua, erabilitako materialen hauta, funtzionamendurako, sarbiderako eta erabilerarako beharrezko ordenagailuko programak, etab.).
Eskubide guztiak erreserbatuta. Jabetza Intelektualaren Legearen 8. artikuluan eta 32.1 artikuluaren bigarren paragrafoan xedatutakoaren arabera, berariaz debekatzen da webgune honen eduki osoa edo edukiaren zati bat, helburu komertzialekin eta edozein euskarritan eta edozein bitarteko tekniko erabilita, erreproduzitzea, banatzea eta publikoki komunikatzea, inoren eskura jartzearen modalitatea barne, UAGA Arabako Nekazarien Elkartearen baimenik izan ezean. ERABILTZAILEAK UAGA Arabako Nekazarien Elkartearen titularitatekoak diren Jabetza Intelektual eta Industrialeko eskubideak errespetatzeko konpromisoa hartzen du. Atariko elementuak ikusi ahal izango ditu, are horiek inprimatu, kopiatu eta ordenagailuaren disko gogorrean edo beste edozein euskarri fisikotan gorde, beti ere bere erabilera pertsonal eta pribaturako soilik baldin bada. ERABILTZAILEAK ezin izango du ezabatu, aldatu, saihestu edo manipulatu UAGA Arabako Nekazarien Elkartearen orrialdeetan instalatutako babeserako gailurik edo segurtasun-sistemarik.

BERMEAK ETA ERANTZUKIZUNAK BAZTERTZEA

UAGA Arabako Nekazarien Elkarteak inola ere ez du bere gain hartzen honako hauek eragin litzaketen edozein eratako kalteen eta galeren erantzukizunik (batzuk aipatzearren): akatsak edo hutsuneak edukietan, atariaren eskuragarritasun eza, edo birusak edo programa kaltegarriak transmititzea edukietan, hori saihesteko beharrezko neurri teknologiko guztiak ezarri arren.

ALDAKETAK

UAGA Arabako Nekazarien Elkarteak bere webgunean, aldez aurretiko abisurik gabe, egoki irizten dizkion aldaketak egiteko eskubidea du, atariaren bitartez ematen diren edukiak eta zerbitzuak zein eduki eta zerbitzu horiek atarian aurkezten edo kokatzen diren modua aldatu, kendu edo gehituta.

ESTEKAK

Webgunean Interneteko beste atari edo webgune batzuetarako estekak edo hiperestekak jartzen badira, UAGA Arabako Nekazarien Elkarteak ez du atari eta eduki horien gaineko inolako kontrolik egingo. UAGA Arabako Nekazarien Elkarteak inola ere ez du bere gain hartuko kanpoko beste webgune baterako esteka baten edukien gaineko erantzukizunik, eta ez du bermatuko hiperesteka edo Interneteko beste atari horietan jasotako edozein material edo informazioren eskuragarritasun teknikoa, kalitatea, fidagarritasuna, zehaztasuna, hedadura, egiazkotasuna eta baliozkotasuna, ezta atari edo eduki horiek Konstituzioa betetzen dutenik ere.
Halaber, kanpoko lotura horiek sartzeak ez du esan nahi konektatutako entitateekiko inolako elkarterik, fusiorik edo parte-hartzerik dagoenik.

KANPORATZEKO ESKUBIDEA

UAGA Arabako Nekazarien Elkarteak eskubidea izango du Erabilera-baldintza Orokor hauek betetzen ez dituzten erabiltzaileei atarirako eta/edo eskainitako zerbitzuetarako sarbidea ezeztatzeko edo kentzeko, norbere erabakiz edo hirugarren batek proposatuta, eta aldez aurretik ohartarazi behar izan gabe.

ALDERDI OROKORRAK

UAGA Arabako Nekazarien Elkarteak baldintza hauen urraketa zein atariaren edozein erabilera desegoki jazarriko du, eta zuzenbidearen arabera dagozkion egintza zibil eta penal guztiez baliatu ahal izango da.

BALDINTZA HAUEN ALDAKETA ETA IRAUPENA

UAGA Arabako Nekazarien Elkarteak edozein unetan alda ditzake hemen zehaztutako baldintzak; kasu horretan, behar bezala argitaratu beharko dira, hemen agertzen diren bezala.
Argitaratuta daudenen araberakoa izango da baldintzen indarraldia, eta behar bezala argitaratutako beste baldintza batzuen bitartez aldatzen diren arte jarraituko dute indarrean.

LEGERIA APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIOA

Indarrean dagoen espainiar araudiak eraenduko du UAGAren eta ERABILTZAILEAREN arteko harremana, eta aurrez adierazitako hiriko epaitegi eta auzitegietan ebatziko da sor daitekeen edozein gorabehera edo desadostasun.